Zer da Hazten?

Zure enpresa-proiektuari ekiteko kezka sortzen denetik sendotu arte, Portugaleteko Udalak erantzun sinple, integral, praktiko eta pertsonalizatua ematen die ekintzaile gisa aurre egin beharko diezun zalantza eta zailtasun guztiei.

  • Sinplea: fase eta urrats zehatz eta ulergarrien bidez ekintzailetza-prozesu konplexuari ekitea.
  • Integrala: proiektuaren eta ekintzailearen ikuspegi orokorra kontuan hartuta: kezka sortzen denetik finkatzen den arte; estrategiatik hasi eta administrazio-izapideetaraino; informazioa + aholkularitza + laguntza eskainiz.
  • Praktikoa: tresnak emanez eta ezartzea erraztuz, zailtasun bakoitzerako irtenbide errealak eta eraginkorrak eskainiz.
  • Pertsonalizatua: pertsona ekintzaile bakoitzaren eta ekintzailetza-proiektu bakoitzaren beharretara egokituz, pertsona ekintzaile bakoitza bakarra delako eta ekintzailetza-proiektu berezi bakoitza bakarra delako.

Haztenek baliabideak eraginkortasunez erabiltzea du oinarri, bai pertsonenak bai ekonomikoenak, horiek garatzeko beharrezkoak baitira, eta ez ditu bikoizten lehendik dauden zerbitzuak eta laguntzak. Horretarako, koordinazioa eta lankidetza bilatzen du tokiko, eskualdeko eta lurraldeko eragile eta erakunde guztiekin, dagoeneko inplikatuta eta ekintzailetzari babesa eta bultzada ematearekin konprometituta daudenekin.